Transkripzioa: 2024ko Europako hauteskundeei buruzko bideoa Barru-barruan gorde dut hau urte luzez. Goizero pentsatzen dut horretan, baina ez dut horri buruz hitz egiten. Bilobarentzako mezua. Baita Europa osoarentzat ere. Tira, badakizu, Robin,gaurkoan ez nukeela hemen egon beharko. 1940ko ekainaren 17an hil egin beharko nukeen. 21ean, telefono-dei bat jaso nuen, armada ari zela lurraldea okupatzen. Ezinezkoa zela uste genuen. Zur eta lur geratu ginen. Zer iritzi duzu hemen Pragan gertatutakoari buruz? Espero dugu askatasuna eta demokrazia berreskuratuko ditugula. Hamaika urte nituen guda hasi zenean eta hamabi soldaduak heldu zirenean. Bazter guztietan zeuden. Egun hartan behera joan nintzen fruta-katilu batekin eskuetan nuela eta lorategira atera. Ni babesteko nire gainean zela hil zuten ama. Badakizu, hamabi urterekin ama zu babesteagatik hil dela konturatzen zarenean inoiz ahazten ez duzun zerbait da. Timisoaran, gazte batzuk tiroz hil zituzten katedralaren aurrean. Aita Auschwitzera bidali zuten eta bertan hil egin. Amak ni norbaiti ematea erabaki zuen, agian berriz ikusiko ez ninduela jakinda. Ez neukan ez osabarik ez izebarik. Arraroa iruditzen zitzaidan. Aiton-amonarik ere ez. Denek zituzten aiton-amonak. Nik ez nuen inor. Demokrazia ez da inoiz ziurtzat jo behar. Babestu egin behar da beti. Azaroaren 17an, dena hasi zenean, manifestazio handi bat egin zuten ikasleek. Poliziak manifestariei eraso egin eta jipoitu zituen. Une hartan hasi zen iraultza. Independentzia lortu ondoren, Letonia herrialde aske bihurtu zen. Jendeak modu askean adierazi ahal zuen demokraziaz pentsatzen zuena. Berlingo harresia erortzeak, emantzipazioa ekarri zion Europa osoari. Suzanne maitea, Suus maitea. Pozten naiz zaren bezalakoa zarelaz ikusteaz, eta maite zaitut horregatik. Dakizun bezala, jaio nintzen urtean, mundua sutan zegoen. Halako zerbaitek eragin nabarmena du bizitzan. Zorionez, bake eta oparotasun garai batean jaio zinen zu. Gogoan izan askatasuna eta demokrazia ez direla beti hemen egon eta oso bizkor gal ditzakegula. Haren alde borrokatu beharra dago, beti egon behar zara erne eta harengatik borrokatu. Joan aurretik mezu bat utzi ahalko banizu: Bizi ezazue demokrazia. Entzun elkarri. Zaindu ongi demokrazia, ni jada ez nagoenean. Nire esku dago. Gure eta gure belaunaldiaren esku. Europan. ERABILI ZURE BOTOA EDO BESTEAK ZUREGATIK ERABAKIKO DUTE EUROPAKO HAUTESKUNDEAK 2024ko Ekainaren 9an Europako Parlamentuak eskerrak eman nahi dizkie dokumentuan parte hartu eta haren mezua zabaldu duten guztiei.